Europako Batzordeak gidalerro batzuk argitaratu ditu, AAko sistemez hornitzen duten enpresei eta sistema horiek ezartzen dituztenei gardentasun-betebeharrak betetzen laguntzeko.
Europako Batasunak argitaratutako gidalerroek azaltzen dute nola froga daitekeen betebehar hori betetzen dela, eta jardunbide egokien kode bati atxikita ere froga daitekeela.
AAk azkar egiten du aurrera, eta ondorioz gero eta zailagoa da bereiztea AAk sortu eta manipulatutako edukia, gizakiek benetan sortutakotik. Horrek arrisku berriak sortzen ditu, hala nola desinformazioa eta manipulazioa eskala handian, iruzurra, identitatea ordeztea eta kontsumitzailea engainatzea.
Gardentasun-betebehar berri horiek lagunduko diote jendeari jakiten noiz ari diren AArekin interakzioan eta noiz dauden AAk sortutako edukien aurrean. Horrela, erabaki informatuak hartu ahal izanen dituzte, eta desinformaziotik edo engainutik hobeki babestuko dira.
Markatzea, etiketatzea eta gardentasuna
Gardentasun-betebeharrak, AAko sistema jakin batzuez hornitzen duten eta horiek ezartzen dituzten enpresendako
- AAk sortutako edukia markatu eta etiketatzea: AAk sortutako eta manipulatutako eduki jakin batzuk argi eta ongi ikusteko moduan etiketatu behar dira, eta makinek irakurri ditzaketen markak izan behar dituzte. EBk ikono multzo bat sortu du horretarako. Jarraibide horiek kasu hauetan aplikatuko dira:
- Existitzen diren pertsonen, objektuen, tokien, entitateen edo ekitaldien antza duten irudiak, audioak eta bideo-edukiak (deepfakes).
- Emozioak ezagutzeko eta kategorizazio biometrikorako tresnak.
- Giza berrikuspenik eta kontrol editorialik gabe interes publikoko gaien berri emateko argitaratutako testuak.
- Gardentasuna AAko sistema batekin interakzioan aritzean Erabiltzaileak ez direnean benetako pertsona batekin interakzioan ari, argi eta garbi informatu behar zaie AAko sistema batekin ari direla, hala nola chatbot batekin, AAko agente batekin edo avatar batekin.
Batzordeak gidalerro batzuk argitaratu ditu, AAko sistemez hornitzen duten enpresei eta sistema horiek ezartzen dituztenei gardentasun-betebeharrak betetzen laguntzeko. Gidalerro horiek azaltzen dute nola froga daitekeen gardentasun-betebehar hori betetzen dela, eta jardunbide egokien kode bati atxikita ere froga daitekeela.
Arauak eta zehapenak ezartzea
Gardentasun-arauak betearazteko arduradunak dira eta isunak ezar ditzakete merkatua zaintzeko agintari nazionalek, AAko Europako Bulegoak (hark gainbegiratzen dituen sistemetarako) eta Datuak Babesteko Europako Ikuskatzaileak (EBko erakundeak hornitzaileak edo ezarleak direnean).
- 15 milioi euro arte, edo urteko fakturazio osoaren % 3, enpresen kasuan.
- 750.000 euro arte, EBko erakundeen, organismoen eta agentzien kasuan.
- proportzionaltasuna kontuan hartuko da enpresa txiki eta ertainen (ETE) kasuan eta kapitalizazio ertaineko enpresa txikien kasuan.
AAri buruzko Legea 2024ko abuztuaren 1ean sartu zen indarrean. Haren xedapenak faseka aplikatzen dira, eta betebeharrak ere une ezberdinetan sartzen dira indarrean. Legeak merkatu bakar bat sortzen du eta arau harmonizatuak ezartzen ditu EBko AA fidagarria izan dadin, eta AAren berrikuntza eta ezarpena bultzatzen ditu. Halaber, pertsonen osasunerako, segurtasunerako eta oinarrizko eskubideetarako izan ditzakeen arriskuei aurre
egiten die eta demokrazia eta zuzenbide-estatua babesten du. Orain, Batzordearen funtsezko lehentasuna da hura benetan aplikatzen dela bermatzea.