Orientabideak gizarte-arloko estatu-laguntzak gidatzeko tresna bat dira, eta haietan aurrenekoz jaso da gizarte-arloko inbertsioetarako eta laguntzarako estatu-laguntzei buruz dagoen informazioa.Europako Batzordearen orientabide berrietan aurrenekoz ageri da nola ahalbidetzen dieten estatu-laguntzei buruzko arauek EBko estatu kideei gizarte-arloko inbertsioak eta laguntza erraztea. Orientabide horiek gizarte-arloko inbertsioetarako eta laguntzarako estatu-laguntzak planifikatzen laguntzen diete estatu kideei , Industria Garbiaren aldeko Itunean jasotzen den bezala. Orientabideetan lehen aldiz bildu da gizarte-arloko inbertsioetarako eta laguntzarako estatu-laguntzei buruz eskuragarri dagoen informazioa. Orientabideek estatu-laguntzarako tresna eta neurri handiak zehazten dituzte, zeinak agintari nazionalei helburu sozialak babesteko modua ematen baitiete. Hona hemen horietako batzuk: · Interes ekonomiko orokorreko zerbitzuetarako laguntzak, zerbitzu-emaile bati edo batzuei agindutako zerbitzu publikoko betebeharrak finantzatzeko. Laguntza horiek merkatuak berak bakarrik emanen ez lituzkeen interes publikoko zerbitzuetarako dira, edo kalitate, segurtasun, eskuragarritasun, tratu-berdintasun edo sarbide unibertsalari dagokienez desiratu moduan emanen ez lituzkeen zerbitzuetarako, hala nola, etxebizitza sozial eta eskuragarrien zerbitzuetarako eta osasun-laguntzarako; · Desabantailak edo desgaitasunak dituzten langileen enplegurako laguntzak, prestakuntzarako laguntzak eta langileen mesederako ezagutza-neurriak. · Etxeendako laguntzak, energia-efizientziako neurriak har ditzaten, klimaren aldetik neutroa izanen den ekonomia bateranzko trantsizioan laguntzearren. · Prestazio sozialak dauzkaten neurri hautatuak, hala nola enpresa txiki eta ertainendako eta enpresa emergenteendako laguntzak, finantzaketarako duten sarbidea mugatua izan baitaiteke, enpresen eta helburu ekonomiko eta sozial orokorragoen kaltetan. Orientabideek estatu-laguntzak ez diren babes publikoko neurriei buruzko informazio orokorra dakarte, eta azaltzen dute zer estatu-laguntza mota baimentzen dituzten EBko arauek Orientabideak «tresna bizia» dira, eta estatu-laguntzei buruzko arauak aldatzen direnean eguneratuko dira. Hala gertatuko da, adibidez, Batzordeak kategorien araberako salbuespenen erregelamendu orokor eguneratu bat onesten duenean. |