Topaketa urriaren 20an eta 21ean izanen da, eta aurretiaz izena emateko epea abuztuaren 31ra arte egonen da zabalik.
Nafarroako Gobernuko Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza Nagusia eta ADItech, Sodenarekin lankidetzan, Dublinerako enpresa-misio bat antolatzen ari dira, urriaren 20an eta 21ean Global Bioeconomy Summit 2026 topaketan parte hartuko baitute Irlandako hiriburuan.
Nafarroa dagoeneko lanean ari da ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko baliabide biologikoen (landareak, animaliak, mikroorganismoak edo hondakin organikoak) erabilera jasangarrian oinarritutako eredu ekonomiko bat sortzeko.
Aurretiaz izena eman
Gaur egun, Europar Batasuna irmo egiten ari da bioekonomiaren alde, ekonomia jasangarriago, erresilienteago eta autonomoago baterantz aurrera egiteko, eta 2026ko enpresa-misioak urrats berri bat da ildo horretan, funtsezko ekitaldi batean parte hartzea ere ekarriko duena: Global Bioeconomy Summit 2026.
Ekitaldia Dublinen eginen da, eta hartan hitzaldiak eta workshopak egonen dira, baita esperientziak ezagutu eta ikuspegi berriak aurkitzeko aukera ere. Webgunean daukazu ekitaldiari buruzko informazio gehiago: https://gbs2026.org/
Zabalik dago aurretiaz izena emateko epea, eta abuztuaren 31 izanen da azken eguna. Irailaren 1etik aitzina, igo eginen da izena emateko prezioa. Eman izena hemen!