Beste 12 hilabetez luzatu du Petrolioaren prezioaren egungo muga: 44,10 dolar.

Europar Batasunak 21 zehapen xedatu ditu, eta petrolioaren prezioaren egungo muga (44,10 dolar upel bakoitzeko) beste hamabi hilabetez luzatzea erabaki du, besteak beste. Neurrien ardatza inpaktu handiena duten sektoreak dira: energia; finantza-zerbitzuak, kriptodirua barne; merkataritza; eta errusiar konplexu militar-industriala.

Estatu kideek akordio bat lortu dute errusiar soldaduak Europar Batasunean sartzea galarazteko bidea zelaituko duena, behin Kontseiluak beharrezko betearazpen-neurriak eta erabaki bat hartuta. Errusiako ekonomia izugarri moteltzen ari da, eta EBren zehapenek munduko finantza-sistematik at bakartu dute Errusia.

Onartutako neurrietako batzuk, xehe-xehe:

Energiaren arloko neurriak

Petrolioaren prezioaren gehieneko mugaren doikuntzak: EBk erabaki du urtebetez, hots, 2027ko uztailera arte etetea zehapen-paketearen 18. puntuan xedatutako prezioaren gehieneko mugaren egokitzapena.

Azpiegituren debekua: EBk Errusiako makineria beliko eta ekonomikoaren euskarri diren azpiegitura kritikoei erasotzen segitzen du.

Metano-ontzien (GNL) birsalmenta: Paketeak hirugarren herrialdeei saldutako metano-ontzien berri emateko betebeharra ezarri du.

Finantza neurriak

EBk nabarmen indartu du indarrean dauden zehapenen esparrua, finantza-arloko eta batez ere kriptodiruaren arloko beste murrizketa batzuk ezarriz:

Banku-sektorea: transakzioak egiteko debekua duten hirugarren herrialdeetako bankuen zerrenda eta errusiar bankuen zerrenda handitu ditu paketeak. Guztira, Errusiako 100 banku baino gehiagori eragiten die debeku horrek.

Kriptoaktiboen zerbitzuak: paketeak debeku espezifiko bat ezarri du hirugarren herrialdeetako kriptoaktiboen zerbitzuetarako, eta neurri hori disuasio-elementu bat izanen da zehapenak saihestea errazten duten kriptoaktibo-plataformak ostatatzen dituzten hirugarren herrialdeendako.

Bisen arloko murrizketak

Errusiako indar armatuetako soldatu eta soldadu ohiei eta Errusiak Ukrainan egindako eraso-gerran parte hartzen duten antzeko beste talde batzuetakoei bisak debekatzeko oinarriak ezarri ditu paketeak, eta horrek berretsi egin du estatu kideek mehatxu horri aurre egiteko duten konpromiso politiko eta juridikoa

Informazio gehiago