Bi erregelamendu dira, funtsezkoak direnak EBren 2028-204 aldirako aurrekontuan, Eskualde Garapeneko Europako Funtsa eta Europako Gizarte Funtsa arautzen baitituzte
Kontseiluak negoziazio jarrera partziala hartu du EBren 2028-2034 aldirako aurrekontuaren funtsezko bi erregelamenduri dagokienez, Urte Anitzeko Finantza Esparruaren (UAFE) barruan. Bi erregelamenduek kohesio politikaren funtsak ezartzen dituzte: Eskualde Garapeneko Europako Funtsa (FEDER) —Europako lurralde lankidetza (Interreg) eta Kohesio Funtsa barnean hartzen dituena— eta Europako Gizarte Funtsa.
Erabaki horrek osatu egiten du Nazio eta Eskualde mailako Lankidetza Planei buruzko Erregelamenduaren inguruko orientazio orokor partzial berria.
Negoziazio jarrera «partziala» da, alde batera uzten dituelako 2028-2034 aldirako urte anitzeko finantza esparruaren (UAFE) negoziazioen testuinguruan gaur egun eztabaidatzen ari diren finantza gaiak eta gai horizontalak.
Erregelamendu berria
EGEFi eta Kohesio Funtsari dagokienez, erregelamendu berriak laguntzen irismenari buruzko arau espezifikoak ezartzen ditu, eta, bi funts horien esparruan, nazioko eta eskualdeko planak osatzen ditu, batera kudeatuta.
Kontseiluaren aginduak kohesio politikaren ikusgarritasuna indartzen du, Tratatuan ezarritako helburuen arabera, eta kohesio politikaren eremu espezifikoei buruzko arauak ezartzen ditu.
Erregelamenduak Interreg-erako arau espezifikoak ere ezartzen ditu, Interreg plana zirriborratzen baitu. Plan hori nazioko eta eskualdeko lankidetza planetatik bereizten da haren berezitasunak direla eta: programazioan zein betearazpenean parte hartzen duten alderdien kopurua, eta hirugarren herrialdeekiko lankidetza.
Europako Gizarte Funtsari buruzko berrikuntzak
Europako Gizarte Funts berriari buruzko proposamenak baldintzak ezartzen ditu, EBk kalitatezko enplegua, gaitasunak eta gizarteratzea bultzatzeko emanen dituen 2028tik 2034rako aldirako laguntzak gauzatzeko, Nazio eta Eskualde mailako Lankidetza Planei buruzko Erregelamendua osatzen du, eta Europako Gizarte Funtsaren laguntzen irismenari buruzko arau espezifikoak ezartzen ditu funts bakarraren esparruan.