Foru Komunitateak, baso lurraldearen %57rekin, baliabide horren erabilera egokia bultzatzen du, segurtasunagatik, biodibertsitateagatik eta garapen ekonomikoagatik.

Toki erakundeek eta eragile pribatuek mendi publikoetan eta pribatuetan, hurrenez hurren, sustatutako baso lanetarako 2026-2027 kanpainarako deialdia egin du Ingurumen Zuzendaritzak. Oraingo honetan, laguntzak 4 milioi eurotik gorakoak izan dira, aurreko kanpainan baino 970.000 gehiago. Ohikoa denez, diru-laguntza horiek honako hauetara bideratzen dira: baso-berritzeetara, baso-lanetara eta azpiegituren hobekuntzara, baso-plangintza sustatzera, proiektuak idazteko laguntza teknikora, eta jardueren memorietara eta zuzendaritza teknikora. Azken bost urteetan Nafarroak 14 milioi euro eman ditu zeregin horietarako.