Globalizaziora Egokitzeko Europako Funtsak finantzatutako neurrien bidez, laguntzak emanen zaizkie Galiziako automobilgintzaren sektoreko 20 enpresatatik kaleratutako 671 langileri.

Europako Batzordeak Kaleratutako Langileak Globalizaziora Egokitzeko Europako Funtsetik (GEEF) 6,5 milioi euro mobilizatzea proposatu du, laguntza emateko Belgikako Cora hipermerkatuetan eta Espainiako estatuko automobilgintza-sektorean kaleratutako 1.928 langileri.

Galiziako automobilgintza-sektorea

GEEFk finantzatutako neurriei esker, Galiziako automobilgintza-sektoreko 20 enpresatatik kaleratutako 671 langileri lagundu ahal izanen zaie. Galiziako automobilgintza-sektoreko hainbat enpresek (besteak beste, Akwel Vigo, BorgWarner, CTAG, Stellantis eta Tromosa) gorabeherak izan dituzte arlo komertzialean eta hornidura-katean, eta, horrez gain, enpresa horietan eragin handia izan du inbertsioa plataforma elektrifikatuetara bideratzeak. Galiziako automobilgintza-sektoreak ekoizpenaren % 60-70 esportatzen du EBra; ondorioz, eskariaren edozein gorabeherak eragin handia du sektorean.

 Globalizaziora Egokitzeko Europako Funtsen bidez, lana galdu dutenei lagunduko zaie lana berriro aurkitzen, aholkularitza eta orientazio profesionala emanez, enplegua bilatzen lagunduz eta beste gaitasun batzuk lantzeko prestakuntza emanez. Horrez gain, hilean 200 euroko pizgarria jasoko dute urte erdian, lanera itzultzen laguntzeko.

Belgikan, berriz, Cora hipermerkatuen kateak kaleratutako 1.257 langileri laguntzeko proposamena egin da. Cora hipermerkatuen jarduna 2025eko abenduan eten zen, hainbat urtez zailtasun ekonomikoak izan ondoren.

Informazio gehiago