2027tik aurrera, Erasmus+ ekimenak EBn sartzeko bederatzi hautagai ofizialetatik seitako gazteak hartuko ditu.
2027an, DiscoverEUk etapa berri bat irekiko du, EBn sartzeko hautagai diren bederatzi herrialdeetatik seitako (Albania, Bosnia-Herzegovina, Kosovo, Moldavia, Montenegro eta Ukrainako) 18 urteko gazteak hartuko baititu. Beste hiru hautagaiak Georgia, Ipar Mazedonia eta Turkia dira.
Erasmus+ programaren aukera berri horri esker, gazte gehiagok izanen dute Europa esploratzeko parada, batez ere trenetan eta beste garraiobide jasangarri batzuetan, hala nola autobusetan edo ferryetan, eta, aldi berean, oroitzapen ahaztezinak sortuko dituzte eta lagunak eginen dituzte beren mugetatik kanpo.
Baldintzak betetzen dituzten herrialde horietako gazteek bidaia paseak eskatzen ahalko dituzte, eta Europako kulturetara, hizkuntzetara eta komunitateetara hurbilduko dituen bidaia bati ekiten ahalko diote. DiscoverEU bidaia baino gehiago da: ikasteko, esperientziak partekatzeko eta konfiantza irabazteko aukera bat da, kultura trukearen eta bakarka egindako bidaien bidez.
Jasangarritasuna ekimenaren ardatz nagusia da oraindik ere. Treneko bidaiak sustatzean, DiscoverEUk Europa ezagutzeko modu ekologikoagoak sustatzen ditu, eta parte-hartzaileei laguntzen die ingurumena gehiago errespetatzen duten erabakiak hartzen.
DiscoverEU sei bazkide horietara hedatzean, Europako Batzordea lanean ari da Europako konexioak, elkartasuna eta hurrengo belaunaldiaren arteko elkar ulertzea indartzeko.
Zer da DiscoverEU?
DiscoverEU Erasmus+ programaren ekimen bat da, eta aukera ematen die gazteei Europako aniztasuna esploratzeko, haien kultura ondarea eta historia ezagutzeko eta kontinente osoko pertsonekin harremanetan jartzeko.