Nafarroako Foru Komunitateak Decarbon Days jardunaldietan parte hartu du, Alemaniako Cottbus hirian, Navarra Net Zero Tech Valley estrategiaren esparruan, teknologia garbien ekoizpenarekin lotutako industria bultzatzeko eta klimatikoki neutroa den eredu ekonomiko baterantz aurrera egiteko.
Net Zero azelerazio-harana deitzen den Lausitz eskualdeak antolatzen duen topaketa honetan, urtero elkartzen dira Europako hainbat eskualde, erakunde eta agente, ekosistema industrial berri horiek garatzeko funtsezkoak direnak. Edizio honetan, Europako beste haran batzuek ere parte hartu zuten, bai eta Europako Batzordeko eta Europako Parlamentuko goi-mailako zenbait ordezkarik ere.