Barne Merkatuaren Larrialdi eta Erresilientzia Erregelamendua indarrean sartzearekin batera, EBk orain esparru egituratu bat eratu du, indartu ahal izateko krisiei aurre egiteko prestakuntza, hobetzeko estatu kideekiko eta enpresekiko koordinazioa, eta bermatzeko, merkatu bakar osoan, ondasunen, zerbitzuen eta pertsonen zirkulazio askea babestuko duten neurri espezifiko eta proportzionatuak. Krisi garaian, modu egokian funtzionatuko duen merkatu bakarra da Europako aktiborik sendoena, eta Barne Merkatuaren Larrialdi eta Erresilientzia Erregelamendua oinarritzen da, hain zuzen ere, azken aldian izandako krisietatik ateratako irakaspenetan.
Erregelamendu honek hiru mailako ikuspegia ezartzen du. Berez kontingentzia moduan funtzionatuz, Batzordeak eta estatu kideek gainbegiratuko dute merkatu bakarraren erresilientzia, horretarako aktibatuz alerta goiztiarrak, simulazioak eta prestaketarako ariketak. Krisien kasuan, Kontseiluak aktibatzen ahalko du «zaintza modua» eta horrek aukera emanen du funtsezko ondasun eta zerbitzuen hornidura kateen jarraipen estuagoa egiteko. Gorabehera larrien kasuan, «larrialdi modua» aktibatu ahal izanen da, neurri espezifikoak ahalbidetzeko, besteak beste, kontratazio publiko koordinatua, enpresei informazioa eskatzea eta merkatu bakarra zatikatzen duten neurri nazionalen murrizketak, barne direla EBren barruko esportazioen debekuak.
Ekainaren 4an, Barne Merkatuaren Larrialdi eta Erresilientzia Erregelamenduaren kontseiluaren lehen bilera formalak estatu kideak bilduko ditu, besteak beste, Ekialde Hurbileko egoerak hornidura kateetan dituen inplikazioak eztabaidatzeko.
Online informazio gehiago Barne Merkatuaren Larrialdi eta Erresilientzia Erregelamenduari buruz, baita herritarrentzako informazio fitxa bat eta enpresentzako informazio fitxa bat ere.