Europako Batzordeak proposamen bat onartu du satelite bidezko zerbitzu mugikorren (SMS) hornitzaileak hautatzeko, 2027tik aurrera, egungo lizentziak iraungi ondoren, 2 GHz-ko maiztasun banda harmonizatua erabiltzeko baimena izanen dutenen artean.

Satelite bidezko zerbitzu mugikorretarako espektroa aktibo estrategikoa da erabilera komertzial berritzailea ahalbidetzeko eta segurtasunerako eta defentsarako. 2 GHz-eko MSS banda ezin hobea da Direct-to-Device (D2D) zerbitzuetarako, komunikazio gaitasun kritikoak emanen baititu, eta lurreko estaldurarik gabeko eremuetan abiadura handiko Interneterako sarbidea bermatzen baitu.

Batzordeak proposatu du hautapen prozedura bat ezartzea, EB mailan, espektro hori esleitzeko. EBko estatu kide guztietan, satelite bidezko zerbitzu mugikorretarako 2 GHz-ko maiztasun banda erabiltzeko, EB osoko eskalako baimen bat emateak arau koherentzia bermatuko du EB osoan, eta operadoreei aukera emanen die mugez gaindi zerbitzuak garatzeko eta emateko.

Espektroa, beraz, honela banatuko litzateke:

  • 2 GHz-eko MSS bandaren heren bat gobernuen erabilerarako geratuko litzateke, adibidez, komunikazio kritikoetarako, segurtasunerako eta EBko operadore batek emandako zerbitzu militarretarako. Operadoreak bermatuko du egoki integratzea Batasunaren IRIS² konektibitate seguruko programaren azpiegituraren egungo eta etorkizuneko gaitasunekin.
  • 2 GHz-ko MSS bandaren bi heren erabilera komertzialera bideratuko lirateke, hala nola gailu mugikorretarako D2D zerbitzuak, estaldura mugikorra bermatuz, lurreko sareak eskuragarri ez dauden uneetan. Banda hori erabil daiteke, orobat, Gauzen Interneterako, ariketa pertsonalen zantzu jarraitzaile gisa, energia monitorizatzeko eta larrialdiei erantzuteko gailu gisa. Banda honen espektroa berdin banatuko litzateke hauetarako:
    • banda hau erabil dezaten merkatuan sartu berri diren EBko operadoreek, hornitzaileen dibertsifikazioa sustatzeko eta EBko hornitzaileak merkatuan sartzea errazteko;
    • bandaren erabilera errazteko EBko eta hirugarren herrialdeetako operadoreei.

Satelite bidezko zerbitzu seguru, erresiliente, eraginkor eta berritzaileak eskura izateak EBren lehiakortasuna eta komunikatzeko gaitasun kritikoak indartuko ditu. Satelite bidezko konektibitatea gure subiranotasun teknologikoaren, gure segurtasunaren eta gure defentsaren funtsezko pieza da.

Informazio gehiago