Ikasleek nazioarteko praktikak egin dituzte titulatuondoko gisa Europar Batasuneko 11 herrialdetan
2025-2026 ikasturtean Europako Erasmus+ programan parte hartu duten Lanbide Heziketako 31 ikaslek gaur jaso dituzte Europar Batasuneko 11 herrialdetan 8 hilabetez egindako nazioarteko praktikak egiaztatzeko diplomak.
NAPIn egindako ekitaldi publikoan, goi mailako Lanbide Heziketako 11 ikaslek eta erdi mailako 20 ikaslek Gil Sevillano Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren eskutik jaso dituzte Alemania, Kroazia, Eslovenia, Finlandia, Frantzia, Holanda, Irlanda, Italia, Malta, Portugal eta, lehen aldiz, Kolonbiako enpresetan egindako prestakuntza egonaldiak egiaztatzeko diplomak.
Ricardo Goñik, Rural Kutxako Erakunde Harremanetarako zuzendariak, 600 euroko txeke bat eman dio Lanbide Heziketako goi mailako ikasle bakoitzari. Txeke horrekin erakundeak programari laguntzen dio; izan ere, Europako Batzordearen araudiaren arabera, ikasle horiek erdi mailako ikasleek baino Erasmus beka txikiagoa jasotzen dute.