Zipreko presidentetzaren lanen ondoren eta negoziazio esparrua eta haren zifrak aurkeztu ondoren, Kontseilu Europarrak urte anitzeko finantza esparru berriari buruzko iritziak azaldu ditu.

Kontseilu Europarrak Irlandako presidentetzari eskatu dio negoziazio esparruari buruzko lanak bultza ditzala Kontseilu Europarraren urriko bileraren aurretik, akordioa garaiz lortzeko asmoz. 2026aren amaiera baino lehen akordio bat lortzeak aukera emanen luke 2027an legegintzako egintzak onesteko, eta hori beharrezkoa da bermatzeko EBren finantzaketa herrialde onuradunetara iritsiko dela 2028ko urtarrilean etenik gabe.

Kontseilu Europarrak legegintza programan eta aurreko ondorioen aplikazioan egindako aurrerapenak aztertu ditu. Batzordeko presidentearen gutun berria ikusita, Kontseilu Europarrak eskatu du lanak jarduera ildo guztietan areagotzeko, baita kanpo dimentsioari eta elkarte globalei dagokienez ere, EBko zuzenbidearekin eta nazioarteko zuzenbidearekin bat etorriz.

Kontseilu Europarrak migrazioari buruzko eztabaida estrategikoa izanen du 2026ko urriko bileran.

Informazio gehiago