Kontseiluak Europa Globalari buruzko negoziaziorako posizio partziala lortu du, hori baita EBk kanpo harremanetarako izanen duen finantzaketa tresna nagusia 2028-2034 aldian.

Europa Global ekimenak sinplifikatu egiten du EBren kanpo finantzaketaren arkitektura,  aurretiazko tresna ugari esparru bakarrean multzokatzen baititu. Garapenerako, auzotasunerako, hedapenerako eta kanpo politikarako tresnak biltzen ditu, ekintza programagarriak eta programaezinak konbinatuz sei zutabe osagarrik, bost zutabe geografikok eta zutabe global indartu batek osatutako egitura baten barruan. Helburu hauek ditu: Batasunaren balioak defendatzea, mundu osoan haren interes estrategikoak sustatzea, garapen jasangarria sustatzea, elkarte sendoagoak eta elkarrekiko onuragarriagoak bultzatzea erakunde bazkideekin, multilateralismo eraginkorra indartzea eta herrialde hautagaiei eta hautagai potentzialei laguntzea EBn integratzeko bidean.

Negoziaziorako posizioa «partziala» da, finantzako eta zeharkako gaiak baztertzen dituelako. Gai horiek urte anitzeko hurrengo finantza esparruari (UAFE) buruzko negoziazioen esparruan eztabaidatzen ari dira gaur egun; esparru horrek 2028-2034 aldia hartuko du barnean

Informazio gehiago