Berrikuntza, ezagutza eta baliabide biologikoak jarduera industrial bihurtzeko gaitasuna izan da ostegun honetan “Bioeconomy and Competitiveness Days 2026 – Bioecomp” jardunaldien bigarren jardunaldiaren protagonista. Topaketa Nafarroako Gobernuak, Sodena sozietate publikoak eta Baliabideen Kudeaketa Iraunkorrerako Hiri eta Eskualdeen Europako Elkarteak (ACR+) antolatu dute. Bertan, Europako ordezkariek, enpresek, zentro teknologikoek eta entitate espezializatuek bertatik bertara ezagutu ahal izan dute Nafarroak duen eta trantsizio industrialaren buru izan nahi duen bioekonomiaren ekosistema.
Horrela, atzo, asteazkena, CENEReko Biorrefineria eta Bioenergia Zentroa eta Iris Labeko Biologia Sintetikoko Laborategia bisitatu ondoren, Bioecompen bildutakoek, heren bat nazioartekoak eta erdiak Nafarroatik kanpokoak, Baluarteko Nafarroako Kongresu Jauregian eta Auditorioan jarritako showroom -a zeharkatu dute. Instalazio horretan, Foru Komunitateko hamalau enpresak beren azken proposamenak erakutsi dituzte, besteak beste, baliabideen balorizazioa, biomaterialen erabilera eta deskarbonizazio industriala. Hauek izan dira parte hartu duten konpainiak: Aislanat, Allbiotech, Betelu Myco Trace, Cocuus, Isanatur, MOA Foodtech, Nanogrow Biotech, Ingredalia, LEV20250, Biosasun, Envirohemp, SBS Thermal Technologies, Smurfit Westrock eta Storopack.
Informazio gehiago