Ofizialki irekita dago Europako Ondarearen Sarien/Europa Nostra Sarien 2027ko deialdia. Europa Nostrak eta Europako Batzordeak 2002an abiarazi zuten ekimen ospetsu hori, eta ondarearen arloko jardunbide onenak identifikatzen eta ospatzen ditu Europa osoan. Europako Ondarearen Sarien/Europa Nostra Sarien helburua da kultura-ondarea babesteko eta kontserbatzeko jardunbide onenak identifikatzea, aitortzea eta sustatzea, bai eta kultura-ondare materiala, immateriala eta digitala zaintzeko eta sustatzeko aurrerapen berritzaileak eta ezagutzak ere. Adibidearen bidez, programak aukera ematen du Europako eta Europatik kanpoko komunitateen artean eta mugetatik harago esperientziak eta gaitasunak trukatzeko eta transferitzeko. Kultura-ondareak Europako gizartearentzat, ekonomiarentzat, ingurumenarentzat eta kulturarentzat dituen balio ugarien ikusgarritasuna eta ulermena areagotzen ditu.
Hautagaitzak ondare material, immaterial edo digitalarekin lotuta egon daitezke. Hautagaitzen irismena txikitik handira alda daiteke, tokikotik Europakora eta nazioartera. Ondarearen Europako Sariek/Europa Nostra Sariek ondarearen arloko 30 lorpen nabarmen aintzatetsiko dituzte, eta horien artean bost sari handi emanen dira, bakoitza 10.000 euroko zuzkidura ekonomikoarekin. Gainera, Publikoaren Saria hautatutako irabazleetako bati emanen zaio, Europa Nostra webgunearen bidez online bozketa egin ondoren, eta hark ere 10.000 euroko zuzkidura ekonomikoa jasoko du.
Bestalde, Europa Nostra Sariek ondarearen arloko lorpen nabarmenak aitortzen dituzte Europako Kontseiluko kide diren baina Europa Sortzailea Programaren «Kultura» kapituluan parte hartzen ez duten herrialdeetan. Europa Nostra Sariak ez ditu kofinantzatzen Europar Batasuneko Europa Sortzailea Programak.
Bi sarietarako hautagaitzak online bidali behar dira european-heritage.awardsplatform.com-en bidez.
Hautagaitzak aurkezteko azken eguna 2026ko irailaren 7a da (23:59 CEST).
Zalantzarik baduzu, kontsultatu ohiko galderak. Zure galderaren erantzuna aurkitzen ez baduzu, jarri harremanetan ondokoarekin: cs@europanostra.org.