Langabezian bazaude, erronka berri bat nahi baduzu edo ez baduzu zure enpresak behar duen profila aurkitzen, Enpleguaren Europako Jardunaldiak egokiak izaten ahal dira zuretzat. Europako enplegu-azokak dira, presentzialak eta onlinekoak: harremanetan jartzen dituzte lan bila dabiltzan pertsonak eta Europako beste herrialde batzuetako enplegatzaileak. Atzerrian bizi izateari eta lan egiteari buruzko aholku praktikoak ere jasotzen dituzte parte-hartzaileek.

Ehunka enplegu-jardunaldi egiten dira urtero 31 herrialdetan. Enpresek doan eskuratzen dituzte milaka curriculum, eta enplegu bila dabiltzan pertsonek Europa osoan eskatzen ahal dituzte lanpostuak hainbat sektoretan; medikuntzan, turismoan eta beste askotan. Erradiologiaren alorreko profesionala zarela nahiz beste herrialderen batean abentura bila dabilen gazte bat zarela, enplegu-jardunaldietan zuretzako moduko zerbait aurkitzen ahal duzu.

Zerbait lortzeko, ez da beharrezkoa jardunaldi batean fisikoki egotea. Onlineko txat-tresnei eta zuzeneko emanaldiei esker, zure etxearen erosotasunetik edo zure bulegotik “izan” zaitezke enplegu-jardunaldi batean; are gehiago, elkarrizketak online egiteko aukera ere izanen duzu.

Kontsultatu datozen ekitaldiak eta aurkitu zuretzako moduko aukerak.

EURES Europako zerbitzu-sareak eta Europako Batzordeak antolatzen dituzte Enpleguaren Europako Jardunaldiak.

Informazio gehiago