2026ko maiatzean, Europan bidaiatzea errazteko arau berriak proposatu zituen Europako Batzordeak. Eskualdeko, distantzia luzeko eta mugaz gaindiko bidaien plangintza eta erreserba erraztuko dituzte hiru proposamenek; bereziki, zenbait operadoreko trenbide-ibilbideei dagokienez. Gainera, bidaiariek babes handiagoa izanen dute bidaia osoan.

Gaur egun, EBko bidaiarientzat zaila da oraindik bidaia-aukera guztiak konparatu eta jasangarrienak identifikatzea; bereziki, mugaz gaindiko bidaiez ari garela. Zenbait konpainiaren txartelak eta geldialdi bat baino gehiago dituzten bidaiak erreserbatzea zaila izaten ahal da. Bidaiariaren babesa mugatua da hainbat tren-operadoreren txartelak dituzten tren-bidaietan.

Bidaiariei bidaia-esperientzia errazagoa eskaintze aldera, hainbat tren-operadoreren bidez txartel bakarrak erreserbatzeko aukera emanen duten neurriak proposatu ditu Batzordeak, bidaiarien eskubideak ibilbide osoan aplikatuko direla bermatzeko. Zenbait tren-operadoreren zerbitzu konbinatuak bilatu, konparatu eta erosten ahalko dituzte bidaiariek txartel bakar batean, zeina transakzio bakar baten bidez eskuratzen ahalko baititu hautatzen duten txartel-salmentako plataformaren bidez.

Informazio gehiago