Madrilen dauden bitartean, biek ala biek goi mailako bilera instituzionalak izanen dituzte. Maiatzaren 5ean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak harrera eginen die Ribera presidenteorde exekutiboari eta Kos komisarioari, banan-banan. Hilaren 4an, 12:15ean, Kos komisarioak agerraldia eginen du EBrako Batzorde Mistoaren aurrean, Diputatuen Kongresuan. Kos komisarioa Jose Manuel Albares Bueno Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroarekin ere bilduko da maiatzaren 5ean, eta aurrez, Pol Morillas CIDOBeko zuzendariak gidatutako elkarrizketa saio batean parte hartuko du, Kanpo Arazoetako Ministerioaren egoitzan.

Bestalde, astearte goizean, hilaren 5ean, Ribera presidenteorde exekutiboak eta Kos komisarioak norbere zorroan dituzten lehentasun politikoei buruz hitz eginen dute enpresen ordezkariekin, CEOEren egoitzan. Kos komisarioak Espainiako enpresekin eginen duen bileran, Clara Guzmán Zapater egonen da, Ukraina Berreraikitzeko Espainiako Bulegoaren zuzendaria.

Azkenik, Kos komisarioaren bisitak aukera emanen dio goi mailako foroetan parte hartzeko, non zabalkundearen gaia eztabaidatuko den, besteak beste. Gaur maiatzak 4, goizean, komisarioak “Europaren unea: zabalkundea proiektu politiko eta estrategiko gisa” ekitaldian parte hartuko du. Ekitaldiaren inaugurazio hitzaldia emanen du, eta elkarrizketa batean parte hartuko du, Yago González Prestomediako CEOarekin eta EBko herrialde hautagai gehienetako enbaxadoreekin batera. Arratsaldean, berriz, hainbat think tanks taldetako ordezkariekin bilduko da.