Maiatzaren 15ean, ostiralez, Marta Kos Hedapeneko komisarioa Pristinan izanen da, Kosovon eginen duen lehen bisita ofizialean. Bisita horrekin, EBk nabarmendu nahi du erabateko babesa ematen diola Kosovoren inguruko Europaren ikuspegiari eta erreforma azkar eta erabakigarriak behar direla hura Europan integratzeko.
Bisitan, Kos komisarioa Albulena Haxhiu jarduneko presidentearekin eta Albin Kurti behin-behineko lehen ministroarekin elkartuko da, EBren erreformak azkartu eta Mendebaldeko Balkanetarako Hazkunde Planak eskaintzen dituen aukerak ahalik eta gehien aprobetxatu beharraz eztabaidatzeko.
Komisarioak gizarte zibileko ordezkariekin ere hitz eginen du, baita hainbat sektoretako emakume liderrekin ere.
EBren erabateko babesa indartuta, Kosovo Europan integratzeko bidean aurrerapen berriak sustatzea da bisita horren helburua, baita partekatutako lehentasunen inguruan elkarrekiko konpromisoa sendotzea ere.