‘Ikasi Europa kontatzen’ programaren zazpigarren edizioa egin da Madrilen, eta, hala, sendotzen ari da Europako informazioan espezializatutako gazteentzako prestakuntza-ekimen nagusien artean. 24 parte-hartzaile izan ditu aste honetan Europako Parlamentuak, RTVE Institutuak eta EFE Agentziak sustaturiko ikastaro honetan. Jardunaldietan, EBren funtzionamenduaz eta Europako kazetaritzaren gaur egungo erronkez aritu dira Bruselako korrespontsalak, akademiko adituak eta Europako hedabide eta erakundeetako profesionalak. Gainera, ikasleetako batzuek aukera izanen dute Bruselan eginen den bigarren fase batean parte hartzeko, Europako beste herrialde batzuetako kazetariekin batera.