Schuman bekak eskatzeko epea ireki berri du Europako Parlamentuak, Europako erakundeen ingurunean lan egin nahi duten unibertsitate-tituludunei zuzendutako praktika ordainduen programa baten esparruan. Beken onuradunek aukera izanen dute bost hilabeteko egonaldiak egiteko Bruselan, Luxenburgon, Estrasburgon eta Euroganberaren beste bulego batzuetan, komunikazioaren, kazetaritzaren, gai politikoen, itzulpenaren eta giza baliabideen alorretan, besteak beste. Europar Batasunean lan-esperientzia bilatzen duten gazte europarren sarrera nagusietako bat da deialdi hau. Eskaeretarako epea maiatzaren 31ra bitarte egonen da irekia, eta praktikak 2026ko urrian hasiko dira.