Elikagaiak ekoizteko animaliak eta animalia-produktuak EBra esportatzeko baimena duten herrialdeen zerrenda eguneratuari buruzko bozketa egin dute estatu kideek Europako Batzordean.
Zerrendako herrialdeek frogatu dute elikagaiak ekoizteko animalietan antimikrobianoak erabiltzeari buruz EBk ezarritako murrizketak betetzen dituztela. Zerrendarako oinarri gisa, Batzordeak zerrendaren betetze-maila eta bermeak ebaluatu ditu.
EBko arauen arabera, ezin da antimikrobianorik erabili ganaduan hazkunderako edo errendimendurako, eta ezin dira animaliak tratatu giza infekzioetarako gordetako antimikrobianoez. EBren baldintzak betetzen dituzten eta, beraz, elikagaiak ekoizteko animaliak EBra esportatzen ahal dituzten hirugarren herrialdeen zerrenda datozen egunetan onetsiko da formalki, eta inportazioei buruzko arauak 2026ko irailaren 3tik aurrera aplikatuko dira.
Antimikrobianoekiko erresistentzia osasun publikoarentzako mehatxu nagusietako bat da gaur egun. Animalietan antimikrobianoen erabilera zuhurra bermatuta, EBk herritarren osasuna babesten du.
Hirugarren herrialdeen zerrendari eta antimikrobianoekiko erresistentziari aurre egiteko gure lanari buruzko informazio gehiago lor daiteke online.