Kazetaritzako Daphne Caruana Galizia Sariaren seigarren ediziorako hautagai-zerrenda osatzeko deialdia ireki du Europako Parlamentuak; hain zuzen, Europar Batasunaren funtsezko balioak defendatzen dituzten kazetaritzako lanak aintzatesten ditu sariak, hala nola demokrazia, giza eskubideak eta zuzenbide-estatua. Saria (20.000 euro) EBko hedabideetan lanak argitaratu dituzten kazetari eta lantalde profesionalei zuzentzen zaie. Urrian izanen da sari-banaketako ekitaldia, Estrasburgon, Daphne Caruana Galizia Maltako kazetari eta aktibista 2017an erail zuteneko urteurrenean. Uztailaren 31 arteko epea dago hautagaitzak aurkezteko.