Europako Batzordeak Hegaztiei buruzko Zuzentarauaren eta Habitatei buruzko Zuzentarauaren inguruko kontsulta publikoa jarri du abian. Bildutako ekarpenak kontuan hartuko dira bi zuzentarauei buruzko ebaluazioan. Ekimen hori Batzordearen sinplifikazio-prozesuaren parte da, eta EBren lehiakortasuna indartzea du helburu, ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-helburuak zaintzeari utzi gabe.

Naturari buruzko EBren zuzentarauek hegaztiak eta haien habitatak babesten dituzte EBn, eta Europaren erresilientzia eta nazioarteko konpromisoen aplikazioa sustatzen dute. 2025eko abenduan iragarria, estres probaren helburua da zuzentarauek natura babesteko helburuak EBn modu errentagarrian betetzen dituzten ebaluatzea. Estres probak, halaber, beharrezkoak ez diren karga administratiboak murrizteko aukerak identifikatuko ditu, eta, aldi berean, zuzentarauen anbizioari eta natura babesteko haien estandar altuei eutsiko die. Estatu kideei laguntzeko eta karga administratiboa murrizteko, Batzordeak bi dokumentu orientagarri argitaratu zituen 2026ko martxoaren hondarrean: bata, Natura 2000 eta klima aldaketari buruzkoa, eta bestea, Hegaztiei buruzko Zuzentarauaren xedapen jakin batzuei buruzkoa. Hori Natura 2000 eta arrantzari buruz 2025eko urrian argitaratutako jarraibideei gehitu zaie. Estres proba estatu kide eta alderdi interesdunekiko lankidetza estuan egiten ari da, eta 2016ko zuzentarauen Egokitasun-ebaluazioaren emaitzetan oinarrituko da.

Herritarrak eta alderdi interesdunak kontsulta publiko horretan parte hartzera animatu dituzte; 2026ko abuztuaren 4ra arte egonen da zabalik kontsulta publikoa.