Batzordeak txosten bat argitaratu du Baso-soiltzearen aurkako EBren Erregelamendu berrikusiaren sinplifikazioari buruz, bai eta agiri gehigarri batzuk ere, aplikazio arin eta eraginkorra lortzeko, joan den abenduan legegilekideek lortutako akordioaren ondoren. Agiri horiek argitasun handiagoa emanen diete eragile ekonomikoei, estatu kideei, hirugarren herrialdeei eta beste alderdi interesdun batzuei, eta, aldi berean, egonkortasun juridikoa eta aurreikusteko gaitasuna bermatuko dituzte. Neurri multzo honekin, Batzordeak Europako Parlamentuarekin eta Kontseiluarekin duen konpromisoa bete du, hau da, Erregelamendu berrikusiaren sinplifikazioa berrikustea eta urte honen hondarrean Erregelamendua indarrean sartzeko prestatzea.
Dokumentazio gehigarriak hauek hartzen ditu barnean: Europako Parlamentuarentzako eta Kontseiluarentzako txosten bat, orientazio-dokumentu bat, ohiko galderen agiri eguneratu bat, eta baso-soiltzearen aurkako Erregelamenduko produktuen definizioari buruzko egintza eskuordetuaren proiektu bat. Horrez gain, Batzordeak informazio sistemari buruzko betearazpen egintza eguneratu bat aurkeztu die estatu kideei.
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu prentsa-oharra.