Europako Batzordeak energiarako «Konektatu Europa» mekanismoaren (Conecting Europe Facility Energy – CEF-E) beste deialdi bat egin du, 600 milioi eurokoa, energia azpiegituren mugaz gaindiko proiektuetarako.
Interkonektagarritasuna hobetzea funtsezkoa da EBk energia sistema deskarbonizatu eta erresiliente baterantz —energia autoktono, garbi, ugari eta eskuragarrian oinarritua— aurrera egin ahal izateko, eta elektrifikazioa bizkortzeko. Helburu horiek funtsezko lekua dute bai Europako sare elektrikoei buruzko neurri-sortan, bai AccelerateEU planean, Ekialde Hurbileko gatazkak eragindako energia krisiari aurre egiteko Batzordearen Planean.
Deialdia 2026ko irailaren 30era arte dago zabalik, eta Batasunaren PCI eta PMI zerrendetan ageri diren interes komuneko proiektuei (PCI) eta elkarren intereseko proiektuei (PMI) zuzenduta dago. Europa barneko energia sareei buruzko Erregelamenduaren arabera hautaturiko energia azpiegituren mugaz gaindiko proiektuen PCI/PMIen bigarren zerrendaren esparruan egin diren proposamenen lehen deialdia da honako hau. PCIak Energiaren Batasuna osatzeko eta klima neutraltasunaren helburuetan laguntzeko pentsatuta daude, europar guztiek energia eskuragarriak, fidagarriak eta berriztagarriak eskura izan ditzaten bermatzeko. PMIak, berriz, Batasunak hirugarren herrialdeekin lankidetzan sustatutako energia azpiegituren funtsezko proiektuak dira.
Informazio gehiago online.