Interesa duten ikastetxeek maiatzaren 15era arteko epea izanen dute 2026-2027 ikasturterako izena emateko. Deialdia DBHko 3. eta 4.eko eta Batxilergoko 1.eko eta 2.eko eta LHko ikasleei zuzendua da. Programaren xedea da gazteen artean Europaren eta demokrazia parlamentarioaren ezagutza handitzea.

Europako Parlamentuak Europako Parlamentuaren Eskola Enbaxadoreak (HHE) hezkuntza programaren 12. deialdia ireki du, bigarren hezkuntzako, lanbide heziketako eta hezkuntza bereziko ikastetxeetako ikasleentzat (DBHko 4. maila, Batxilergoko 1. eta 2. maila, LH).

Programaren helburua da Europaren eta Europako demokrazia parlamentarioaren ezagutza sustatzea gazteen artean, eta Europar Batasunaren eta, bereziki, Europako Parlamentuaren inguruko ezagutza aktiboa ematea. Kontua ez da soilik Europar Batasunari buruzko datuak jakinaraztea, baita europar herritartasuna esperimentatzeko aukera ematea ere.

Programan parte hartzen duten ikastetxeek konpromiso hauek hartzen dituzte:

  • Madrilen 2026-27 ikasturtearen hasieran eginen den derrigorrezko prestakuntza batera joatea (gastuak bere gain hartzen ditu Europako Parlamentuak).
  • Europako Parlamentuari buruzko informazio-puntu eguneratua edukitzea ikastetxean, ikusteko moduko toki batean.
  • Europako Parlamentuak emandako material didaktikoak lantzea.
  • Ikasturtean zehar Europar Batasunarekin zerikusia duten jarduerak egitea.
  • Ikastetxean Europaren Eguna, maiatzaren 9a, ospatzea.

Nola inskribatu?

Inprimaki honetan programan parte hartu nahi duten ikastetxe guztiak inskribatuko dira.

Izena ematen duten ikastetxeen artean hautaketa prozesu bat eginen da, igorritako eskabideen ebaluazio bikoitzarekin. Hortaz, eskaerak ahalik eta xehatuenak eta zehatzenak izatea eskatzen dugu. Ikastetxeak aukeratzeko, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan: motibazioa, programara bideratuko dituzten baliabideak, Europari buruz egindako jarduerak, oreka geografikoa, ikastetxe mota eta ikastetxearen ingurunea. Oreka bilatzen da, halaber, autonomia-erkidegoen artean eta hiriguneen eta landa-eremuen artean. Urte bakoitzeko plaza kopurua oso mugatua da. Hautaketa prozesua bukatu ondotik, EPAS programan parte hartzen duten ikastetxeei jakinaraziko zaie.

GARRANTZITSUA DA: Gaur egun Eskola Enbaxadoreak diren ikastetxeek ez dute bide horretatik izena eman beharrik. Eskola enbaxadore izan diren eta programa utzi edo osatu zuten ikastetxeek ez dute izena berriz ematen ahal.

Azken eguna: maiatzaren 15a

Eskabideak aurkezteko epemuga 2026ko maiatzaren 15a, 23:59an, izanen da. Mesedez, ez bete inprimakia letra larriz bakarrik. Datu hauek eskatuko dira: ikastetxearen datuak, koordinatzailearen datuak, ikastetxeko taldearen motibazioa eta ikastetxearen Europako esperientzia.

Izena emateko formulariorako sarbidea: 

https://forms.gle/uuyKCkhJLKED4yd49