Ikastetxe interesdunek maiatzaren 15a bitarteko epea izanen dute 2026-2027 ikasturterako izena emateko. Deialdia DBHko 3. eta 4. mailetako, Batxilergoko 1. eta 2.mailetako eta LHko ikasleei zuzendua da. Programaren bidez Europaren eta demokrazia parlamentarioaren ezagutza areagotu nahi da gazteen artean.

Programaren helburua da Europaren eta Europako demokrazia parlamentarioaren ezagutza sustatzea gazteen artean, eta Europar Batasunaren eta, bereziki, Europako Parlamentuaren inguruko ezagutza aktiboa ematea. Kontua ez da soilik Europar Batasunari buruzko datuak jakinaraztea, baita europar herritartasuna esperimentatzeko aukera ematea ere.

Programan parte hartzen duten ikastetxeek konpromiso hauek hartzen dituzte:

  • Madrilen 2026-27 ikasturtearen hasieran eginen den derrigorrezko prestakuntza batera joatea (gastu guztiak bere gain hartzen ditu Europako Parlamentuak).
  • Europako Parlamentuari buruzko informazio-puntu eguneratua edukitzea ikastetxean, ikusteko moduko toki batean.
  • Europako Parlamentuak emandako material didaktikoak lantzea.
  • Ikasturtean zehar Europar Batasunarekin zerikusia duten jarduerak egitea.
  • Europaren eguna, maiatzaren 9a, ospatzea ikastetxean.

 

Izen-ematea

  • Formulario honetan emanen dute izena programan parte hartu nahi duten ikastetxe guztiek.
  • Hautaketa-prozesu bat eginen da izena ematen duten ikastetxeen artean, ebaluazio bikoitza eginen zaielarik bidalitako eskaerei. Beraz, ahalik eta zehatz eta xehatuenak izan daitezen eskatzen dugu.
  • OHAR GARRANTZITSUA: Une honetan eskola enbaxadore diren ikastetxeek ez dute izena emateko bide hau erabili beharrik.
  • Izena emateko formularioa.

 

Gehiago irakurri.