Mugarri garrantzitsua izan da Europako mugen segurtasunean; izan ere, Sarrera eta Irteeren Sistema (EES) martxa betean hasi da Schengen eremuko herrialde guztietan.

Europako 29 herrialdetara egonaldi laburretarako bidaiatzen duten Europar Batasunetik kanpoko herritarren sarrerak eta irteerak digitalki erregistratzen dituen sistema teknologiko aurreratu bat da ESS. Datu biografikoak eta biometrikoak biltzen ditu, baita bidaia-informazioa ere, eta pasaporteak zigilatzeko aurreko sistema ordeztuko du. Muga-zeharkatzeei buruzko datu fidagarriak ematen ditu eta  sistematikoki detektatzen ditu baimendutakoa baino denbora gehiago ematen dutenak eta dokumentu- eta identitate-iruzurren kasuak.

2025eko urrian hasi zen pixkanaka ezartzen sistema. Ordudanik, 52 milioi sarrera eta irteeratik gora erregistratu dira eta 27.000 sarrera baino gehiago ukatu dira; haietatik ia 700 pertsona Batasunaren segurtasunerako mehatxu gisa identifikatu ziren. ESSa ahalmen betean funtzionatzen ari dela, bidaiari bat erregistratzeak, batez beste, 70 segundo bakarrik ematen ditu, eta hori oso denbora gutxi da hirugarren herrialdeetako herritarrentzat, EBn sartzeak duen balio erantsi handia dela eta.

Gaur egun, EBz kanpoko muga-igarobide guztietan ezarri da sistema. Batzordeak harreman estua du estatu kideekin ESS sistema aplikatzeari dagokionez.