Aurten ere, Nafarroako EEN sareak gonbidatu egiten zaitu Europako Proiektuetarako Finantzaketa Eskuratzeari buruzko prestakuntza jardunaldi batean parte hartzera, Europa Hurbilago 2026 programaren barruan. Bertan, informazio teoriko-praktikoa jasoko duzu Europako proiektu batera aurkeztean kontuan hartu beharreko alderdi guztiei buruz.
Doako prestakuntza hori, Europako proiektuetan parte hartu nahi duten Nafarroako erakunde guztiei zuzendua, maiatzaren 7an izanen da, ostegunean, AINeko hitzaldi-aretoan, aurrez aurre, eta RTDIko Eva García izanen da hizlaria.
PROGRAMA
9:00 Europa Hurbilago programaren helburuak eta egitura
Ekitaldia formalki irekitzea – AIN, Nafarroako Merkataritza Ganbera eta Nafarroako Gobernuko Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusia.
9:30 ETEentzako aukerak Europako eta nazioarteko programetan.
- I+G+B babesteko Europako eta nazioarteko programak esploratzeko dinamika gamifikatua.
11:30 Kaferako atsedenaldia
11:45 Europako proposamenen sustatzaileengana/bazkideengana jotzeko tresnak.
- Erabilgarri dauden tresnak
- Dashboard eta Cordis konbinatzearen azterketa-kasu bati buruzko talde-ebazpena.
12:30 Ariketa praktikoak I
- Partaidetza integraleko estrategiei buruzko aurkezpen laburra.
- Taldeko ariketa proiektu-ideia baten inguruan
14:00 Bazkaria
15:00 Ariketa praktikoak II
- I. ariketaren emaitzei buruzko talde-eztabaida
- Ondorioen eta ikasitakoen laburpena
16:30 Proiektu-ideia eraikiz. Nola planteatu proiektuaren kontzeptua, programa batean parte hartzea erabaki ondotik.
17:30 Jardunaldiaren itxiera
Hizlariari buruz
RTDIren sortzailea eta zuzendaria eta RTDI Innovation Schooleko I+G+Bko kudeaketa integraleko ikasketa-zuzendaria da Eva García Muntión. 20 urtetik gorako esperientzia du informazioaren teknologien eta komunikazioen alorreko enpresa multinazionaletan eta Europako Batzordeak sustaturiko I+Gko proiektu kolaboratiboen diseinuan, koordinazioan eta garapenean, hainbat programa eta tresnaren testuinguruan eta mota askotako erakundeentzat. 2008an RTDI sortu aurretik gerentzia-postuetan aritu zen, I+Dko estrategia eta merkatuei lotutako lantalde eta negozio-unitateen arduraduna izan zelarik. Zuzendaria eta gerentea izan da EBk finantzaturiko proiektu ugaritan, eta esperientzia zabala du berrikuntza-maila handiko produktuak merkaturatzeko planak diseinatzen, prestatzen eta abiarazten, zientzian eta teknologian oinarrituz betiere.