2026ko maiatzaren 5ean, POCTEFAren komunitate tematikoen bigarren aurrez aurreko topaketa eginen da Iruñean (Printzearen Gotorlekua egoitza).
Ekitaldi hori aurrez aurrekoa izanen da, 09:30etik 16:00etara; ondoren, proiektu bat bisitatuko da.
Kontsultatu hemen behin-behineko agenda.
Eman izena hemen.
Maiatzaren 5eko jardunaldia aukera paregabea izanen da honako honetarako:
- komunitate bakoitzaren lan-ardatzetan sakontzeko,
- azpitalde tematikoetan parte hartzeko,
- lankidetza berriak sortzeko,
- eta ongietorria egiteko 2. deialdian eta proiektu txikien deialdian onartutako proiektuei.
Gainera, topaketak aukera emanen du Jakan sortutako ideiei jarraipena emateko, eta egungo programazio-aldirako helburu zehatzak eta lorgarriak definitzeko bidean aurrera egiteko.
Nork har dezake parte?
Komunitate horietako kide bazara, informazio zehatzagoa jasoko duzu laster.
Gai horiekin lotutako proiektu batean bazaude eta komunitate horietan sartu nahi baduzu, capitalizacion@poctefa.eu helbidera idatz dezakezu, zure interesa adierazteko eta informazioa jasotzen hasteko.
Elkarrekin aurrera egiteko gunea
Duela urtebete abian jarri zenetik, Babes zibila eta larrialdiak eta Klima-aldaketa komunitate tematikoetan POCTEFA proiektuak eta lurraldeko beste eragile batzuk biltzen dira, helburu hauekin:
- ekimenen artean sinergiak sortzea,
- emaitzen berrerabilera eta transferentzia erraztea,
- baterako proiektuen aukera berriak identifikatzea,
- eta Pirinioei buruzko hausnarketa estrategikoa egitea.
Bi komunitate tematiko horiek sortzea 2021-2027 aldirako POCTEFA Kapitalizazio Planaren ekintza-ildo nagusietako bat da; plan horrek proiektuen eta eragileen arteko konexioak modu egituratuan indartzea eta emaitzen inpaktua maximizatzea du helburu.