Kontseiluko Presidentetzak eta Europako Parlamentuak behin-behineko akordio bat lortu dute mundu mailan EBko merkatu siderurgikoan eragiteko dagoen gehiegizko ahalmenaren ondorioz merkatuak jasaten dituen eragin negatiboak landuko dituen erregelamendu baten inguruan.
Erregelamenduak esparru berri bat sortuko du EBko sektore siderurgikoa babesteko munduko gehiegizko produkziotik eta merkataritza-desbideratzetik, eta aldi berean bermatuko du neurriak bateragarria izaten jarraitzea EBren nazioarteko merkataritza-betebeharrekin eta behar adinako malgutasuna izatea nazioarteko operadoreentzat, barnean hartuta industria eraldatzaileak. EBk ordeztu eginen ditu gaur egun altzairuarentzat dituen babes-neurriak, 2026ko ekainaren 30ean iraungiko baitira, , eta, hala, EBko merkatu siderurgikoaren etengabeko babesa bermatuko da, arauen inguruko hutsunerik gabe.
Muga-zergen inguruko kontingenteen sistema berrikusi bat (TRQ, ingelesez) sartu dute arau berriek, munduko gehiegizko egitura-ahalmena hobeki kudeatzeko diseinatua. Besteak beste, nabarmen murriztuko dira inportazio-kontingenteak, eta muga-zerga altuagoak jarriko dira kontingente horiek gainditzen dituzten inportazioentzat.
Behin-behineko akordioak Batzordearen proposamenaren oinarrizko egitura mantentzen du, eta zenbait doikuntza egin ditu altzairuaren munduko gehiegizko egitura-ahalmena kudeatzeko eta, aldi berean, EBko hornidura-kateen egonkortasuna babesteko.