Bosnia-Herzegovinako egoera ikusita, Kontseiluak beste hamabi hilabetez luzatu du neurri murriztaileen esparrua; hain zuzen ere, 2027ko martxoaren 31ra arte.

Beraz, Europar Batasunak, orain arte bezala, neurri murriztaile selektiboak ezartzen ahalko dizkie Bosnia-Herzegovinaren subiranotasunari, lurralde-osotasunari, konstituzio-ordenari eta nazioarteko nortasunari erasotzen dioten pertsona edo entitateei. Halaber, neurri murriztaileak ezartzen ahalko zaizkie herrialdeko segurtasun-egoera larriki mehatxatzen duten edo Bakerako Daytongo/Parisko Esparru Akordio Orokorra urratzen duten guztiei.

Neurri murriztaile hauek biltzen ditu esparruak: aktiboak izoztea, funtsak izateko debekua ezartzea eta, pertsona fisikoei dagokienez, EBra bidaiatu ezin izatea. Gaur egun, ezein pertsona fisiko edo juridiko ez dago neurri murriztaileen mende, esparru hori dela eta.

Kontseiluak hurbiletik jarraitu dio Bosnia-Herzegovinako egoeraren bilakaerari, eta eskueran dituen tresna guztiak erabiltzen ahalko ditu herrialdeko egoerak okerrera egiten badu. Kontseiluak bere konpromiso argia berretsi du EB barruan Bosnia-Herzegovina herrialde bakar, elkartu eta subiranotzat hartzen duen ikuspegiarekin.