Europako Batzordeak hautagaitzak aurkezteko epea ireki du Youth4Regions programaren 10.a ediziorako. Programa enblematiko honen helburua da kazetarigaiei laguntzea. 2026ko urriaren 10etik 16ra, hautatutako parte-hartzaileek astebete igaroko dute Bruselan. Bertan, adituek prestakuntza emanen diete, prentsa-aretoetan esperientzia praktikoa eskuratuko dute, eta EBko erakunde eta komunikabide nagusietara joanen dira. Eskabideak 2026ko uztailaren 7ra arte aurkez daitezke programaren webgunean.

Aurten, hautagaitzak lau formatutan aurkez daitezke: idatzizko kazetaritza (erreportajeak), bideokazetaritza, irrati-kazetaritza eta fotokazetaritza. Youth4Regions irekita dago EBko estatu kideetako, auzo-estatuetako eta estatu atxikigaietako ikasle eta kazetari berrientzat, eta aukera paregabea eskaintzen du gaitasunak garatzeko, sare profesionalak sortzeko eta EBko gaiei buruzko informazioa zuzenean lortzeko. Orain arte, 300 kazetari gaztek jaso dute laguntza hori 2017an programa abian jarri zenetik.

Halaber, Megalizzi–Niedzielski sari ospetsuan lehiatuko dira parte-hartzaileak. Sariak kazetari gazte bikainak aitortzen ditu. 2026ko urriaren 14an emanen da. Halaber, irabazleak 2027rako «kohesioaren korrespontsal» izendatuko dira, eta bi asteko misio batean parte hartuko dute lekuan bertan, EBko estatu kide guztietako kohesio-politikaren proiektuei eta horiek herritarren bizitzan duten eraginari buruz informatzeko.