Montenegro Atxikitzeko Biltzarraren 26. bileran, 21. kapituluari buruzko (Europaz gaindiko sareak) atxikimendu-negoziazioak behin-behinean itxi ziren.
Beharrezkoa izanez gero, EBk aukera izanen du kapitulu horri berriz heltzeko, dagokion unean.
Aurreko atxikitzeko biltzarra 2026ko urtarrilaren 26an egin zen, eta bi hilabete geroago gertatu da behin-behineko itxiera hau, non finantza-kontrolari buruzko 32. kapitulua itxi baitzen. Hemendik aurrerako negoziazioetan ere, hurbiletik jarraituko zaie Europako Erkidegoaren ondarearekin lerrokatzeko egindako aurrerapenei eta haien aplikazioari.
Montenegrok 33 negoziazio-kapituluak ireki ditu EBra atxikitzeko negoziazioetan. Gaur adostutako behin-behineko itxieraren ondoren, jada hamalau kapitulu itxi dira behin-behinean. Atxikitzeko Biltzarrean onetsitako negoziazio-printzipioen arabera, berariazko kapituluen negoziazioetan lorturiko akordioak ez dira behin betikotzat joko, kapitulu guztietarako akordio bat lortzen den arte.
Zipreko Errepublikako Europako Gaietako ministrorde Marilena Raouna andreak zuzendu zuen Europar Batasunaren ordezkaritza, EBko Kontseiluaren Zipreko presidentetzaren izenean, eta Marta Kos Hedapenerako Europako komisarioak ere parte hartu zuen. Montenegroko lehen ministro Milojko Spajić jaunak zuzendu zuen Montenegroko ordezkaritza.