Europako Batzordeak datuen deialdi bat abiarazi du, lau astekoa, EBren Urari buruzko Esparru Zuzentaraua aztertzen eta berrikuspen espezifikoa egiten laguntzeko. Arau hori da EBren legegintzako egintza nagusia Europako uren egoera babesteko eta hobetzeko.
Funtsezkoa da EBk urari buruz daukan legeria modu eraginkorragoan aplikatzea eta betearaztea, EBn segurtasun eta erresilientzia hidrikoa bermatzeko, bat etorriz Erresilientzia Hidrikoaren Estrategiarekin eta EBren erresilientzia globalaren agendarekin. Agenda horren testuinguruan, eta RESourceEU Ekintza Planean iragarri zen bezala, Batzordea bere ahaleginak bizkortzen ari da EBrentzat funtsezkoak diren lehengaien hornidura bermatzeko, industria eta hornidura-kateak babestuta egon daitezen gorabehera geopolitikoen eta prezio-igoeren aurrean. Estatu kideetako alderdi interesdunen ekarpenetan eta esperientzietan oinarrituta, Batzordeak datu-deialdi hau argitaratu du aztertzeko nola sustatu zirkulartasuna eta EBrentzat funtsezkoak diren lehengaietarako sarbidea, aldi berean ingurumena eta giza osasuna babestuta.
Datuen deialdia apirilaren 14ra arte dago zabalik, eta lehen urrats honek lagunduko du ondoko azterketa eta proposamen oro prestatzen. Online kontsultan parte hartzeko deia egiten zaie alderdi interesdunei, besteak beste enpresei, gizarte zibilari, ura kudeatzeko konpainiei, estatu kideei eta eskualdeetako agintariei, barne hartuta, besteak beste funtsezko lehengaietako proiektuetarako baimenak emateko ardura duten agintariak eta Urari buruzko Esparru Zuzentaraua betetetzen dela bermatzeko ardura dutenak.
Gehiago jakiteko eta datuen deialdian parte hartzeko argibidek kontsultatzeko, sartu «Have your say» atarian.