Joan den astean argitaratu zen PRIMA 2026 Laneko Programaren zirriborroa, eta orain Infoday PRIMA 2026 (onlinekoa) prestatzen ari dira maiatzaren 26rako.
Lehen aldiz aurkeztu behar baduzu PRIMA proposamen bat edo lehendik egin baduzu ere, prozesu guztian gidatuko zaitu ekitaldiak.
PRIMA 2026 Laneko Programa bigarrena denez PRIMA elkarte hedatuaren esparruan (Horizon Europe ekimenaren arauen arabera dihardu orain, PRIMAri 2031ra bitarteko luzapena eman zitzaionetik), ezinbestekoa da esparru eta espektatiba berriak ulertzea.
Gai zerrenda:
• PRIMA 2026 urteko Laneko Programaren laburpena.
Ezagutu 2026rako helburu eta lehentasun nagusien ikuspegi osoa.
• 2026ko gaien eta parte hartzeko arauen azterketa xehatua.
Sakondu deialdiko gaien, hautagarritasun-irizpideen eta parte hartzeko arauen xehetasunetan. Ulertu nola egokitu zure proposamena, PRIMAren helburu estrategikoen araberakoa izateko eta arrakastarako aukera gehiago izateko.
• Funtsezko errendimendu-adierazleen (KPI) esparrua eta PRIMArako inpaktuaren ibilbidearen jarraipena.
Zuzenean PRIMAko proiektuen koordinatzaile eta arduradunen eskutik ikasiko duzu KPIren esparruan nabigatzen eta zure proiektuaren inpaktuaren ibilbidea efikaziaz aztertzen. Ezagutza horiek lagungarriak izanen zaizkizu zure proposamena PRIMAren funtsezko errendimendu-adierazleetara egokitzeko.
• Nola prestatu proposamen lehiakor bat? Aholkuak, trikimailuak eta ikasitakoak
Lortu proposamen sendo eta lehiakor bat prestatzeko informazio praktikoa eta aholkuak. Ikasi aurreko esperientzietatik eta proposamen arrakastatsuetatik, ohiko akatsak saihestu eta zure aurkezpena hobetzeko.
• Nola sortu aurrekontu lehiakor bat
Aurrekontua behar bezala prestatzea funtsezkoa da proposamen batek arrakasta izateko. Saio honetan, aholkuak emanen dira PRIMAren jarraibideen araberako aurrekontu errealista eta lehiakor bat sortzeko.