2026ko martxoaren 11n, Europar Batasunak eta Aljeriako Herri Errepublika Demokratikoa arrakastaz burutu zituzten Aljeriak 2025-2027 aldian Mediterraneoan ikerketa eta berrikuntza bultzatzeko PRIMA elkartean parte hartzeko negoziazioak.
Aljeriako Herri Errepublika Demokratikoko Lankidetza eta Unibertsitate Trukeetarako zuzendari Abderrahmane Yousfate jaunak eta Europako Batzordeko Ikerketa eta Berrikuntzako Nazioarteko Lankidetza Unitateko buru Nienke Buisman andreak sinatu zuten akordioa, online.
Negoziazio horien ondorioek are gehiago sendotzen dute Aljeriaren, EBren eta PRIMAn parte hartzen duten gainerako 19 herrialdeen arteko lankidetza zientifikoa.. Halaber, erakusten du bi alderdiek lehentasuna ematen diotela zientziaren eta berrikuntzaren bidez garapen jasangarria eta oparotasuna lortzeari. Gainera, PRIMArekin berretsitako konpromiso horrek azpimarratzen du ekimenak zer-nolako garrantzi estrategikoa duen erronka globalak lantzeko garaian, bereziki uraren eta elikagaien segurtasunari dagokionez.
Europako Batzordeak eta Aljeriak elkarrekin lanean jarraitzeko konpromisoa hartu dute, akordioa indarrean jartzeko egin beharreko hurrengo prozesuei ekiteko.
Akordioa onesten denean, aukera emanen die Aljeriako erakundeei (unibertsitateak, goi-mailako hezkuntzako erakundeak, ikerketa-zentroak, GKEak eta enpresak) bete-betean parte hartzeko PRIMA proiektuetan 2025-2027 aldian.
Europako Batzordeak PRIMAri emandako finantziazioaz gainera, espero da Aljeriak 6 milioi euro ematea elkarteari 2025 eta 2027 bitartean.
Aljeriak PRIMAn parte hartu du 2018an abiarazi zenetik, eta parte hartu du erakundeak nekazaritza jasangarriaren, uraren kudeaketa integratuaren, elikadura-segurtasunaren eta ura-energia-ekosistemak loturaren (NEXO WEFE) alde finantzatutako 269 proiektuetatik 99tan; 12,4 milioi euroko finantziazio totala izan dute: 5,1 milioi EBk eman ditu eta 7,3 milioi Aljeriak. Aljeriako erakundeek bi proiektu koordinatzen dituzte.