Europako burujabetza digitalari buruzko hitzaldia eman du presidenteordeak MWCko areto nagusian

Burujabetza Teknologiko, Segurtasun eta Demokraziarako presidenteorde Henna Virkkunenek elkarrizketa bat izan du Bartzelonan Europako gazteekin. Mobile World Congressera egindako bisitaren esparruan egin da ekitaldia, eta hitzaldi hau ere eman du: “Telekomunikazioen Europako esparrua indartzea, lehiakortasun handiagoa, merkatu bakar handiagoa, erresilientzia handiagoa”.

Elkarrizketan, EBko zenbait herrialdetako gazteek aukera izan dute presidenteordearekin eztabaidatzeko adimen artifizialak, sare sozialek eta teknologia berriek zer eragin duten gure gizartean eta nola markatzen ahal duten gure etorkizuna.

Hemen berreskuratzen ahal duzu eztabaida.

Elkarrizketak gazteekin

Europako Batzordeak gazteen ahotsak ahalduntzeko eta EBko politikak lantzen parte hartzera bultzatzeko duen konpromisoaren parte dira gazte-politikei buruzko elkarrizketak, Von der Leyen presidenteak 2024-2029 aldirako emandako jarraibide politikoetan ezartzen denez. Plataforma bat dira Europako gazteek EBren ekimen politiko nagusiak eztabaidatzeko eta gazteen ikuspuntuak EBren agenda politikoan sartzeko.

Hemen duzu hitzaldia.