2008tik, Europako Batzordeak urtero antolatzen ditu REGIOSTARS sariak. Europan eskualde-garapenaren alorrean inpaktu esanguratsua duten kohesio-politikako proiekturik onenak saritzen ditu lehiaketak. 2026ko edizioa irekita dago jada, eta hautagaitzak bidaltzen ahal dira maiatzaren 22a bitarte.
Hautagarritasun-irizpideetako bat da aurkeztutako proiektuak burututa eta programak edo erakunde onuradunak itxitzat aitortuak izatea. Horrenbestez, POCTEFA 2014-2020 programako proiektuek bakarrik parte hartzen ahal dute. Gainera, programa bakoitzak 5 proiektu ere aurkeztu ditzake, eta beharrezkoa da kudeaketa-agintaritzaren onespena.
Horregatik, lehiaketan parte hartu nahi baduzu, jarri lehenbailehen harremanetan POCTEFAko komunikazio-arduradunarekin, helbide honetara idatzita: c.igoa(@)poctefa.eu. Mezu elektronikoak jasotzen diren ordenaren arabera hautatuko dira proiektuak.
REGIOSTARS 2026 aukera paregabea da zure POCTEFA proiektua nabarmentzeko eta ikusgaitasun handiagoa emateko bikaintasunaren Europako aintzatespen honen bidez. Kohesio-politikaren helburuei lotutako 5 kategoriatan egituratzen da lehiaketa:
- kategoria:EUROPA LEHIAKORRA ETA ADIMENDUNA
2. kategoria:EUROPA BERDEA
3. kategoria: EUROPA KONEKTATUA
4. kategoria: EUROPA SOZIAL ETA INKLUSIBOA
5. kategoria: HERRITARRENGANAKO HURBILAGOA DEN EUROPA
2026ko maiatzaren 22a baino lehen aurkeztu behar dira hautagaitzak, EU Survey REGIOSTARS plataformaren bidez.
Hemen aurkituko duzu zure hautagaitza prestatzeko informazio baliagarria: