Itsasoa: funtsezko faktorea planetako bizitzarako. Hala ere, inoiz ez bezalako presioa jasaten ari da, klima-aldaketaren, kutsaduraren, legez kontrako arrantzaren eta beste faktore batzuen ondorioz. Zenbat eta informazio gehiago izan itsasoari buruz, orduan eta hobeki babestuko dugu haren ondare natural aberatsa eta orduan eta hobeki babestuko dugu geure burua.

2026ko Itsasoen Europako Egunetan, Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak iragarri zuen itsasoak zaintzeko eta behatzeko OceanEye Europako ekimena abiaraziko dela, itsasoa modu adimentsu eta efikazagoan behatzeko oinarriak finkatzeko xedez. Aldi berean, eskatu du EBko herrialdeak eta nazioartean dituen bazkideak finantzaketa lortzeko ahaleginetan eta ekintza- eta lankidetza-esparru bat sortzean bateratuko dituen nazioarteko itun bat. EBk Horizon Europeko 50 milioi euro emanen ditu 2026-2027 aldirako.

Itsasoa behatzea funtsezkoa da, aukera ematen baitigu:

  • Itsasoaren egoera ulertzeko behar diren datuak jasotzeko
  • Klima-aldaketaren inpaktuak aurresako eta arintzeko
  • Itsasoko jarduera ekonomikoen lehiakortasuna hobetzeko
  • Itsas segurtasunean laguntzea.

Modu horretan, EBren itsas teknologia eta berrikuntza babestuko ditu OceanEye ekimenak, eta itsasoa behatzeko sistema global jasangarri bat ezartzeko nazioarteko ahaleginen abangoandian jarriko du. Funtsezko elementua da Itsasoen aldeko Europako Itunean, eta barne hartuko ditu, halaber, hezkuntza-, kultura- eta zabalkunde-alderdiak, itsasoa eta haren behaketa herritarrei hurbiltzeko.

Batzordeak 2026aren hondarrean aurkeztuko du ofizialki OceanEye ekimena, eta nazioarteko itunerako konpromiso-ekitaldi bat eginen da irailean. Horrekin guztiarekin, itsasoak behatzeko Europako sistema 2030erako erabat erabilgarri izateko helburua betetzeko bidean da EB.

Argibide gehiago izateko:

Prentsa-oharra – Von der Leyen presidenteak OceanEye abiarazi du, eta itsasoen behaketa eta babes globala sendotzeko nazioarteko itun bat eskatu du