Aurreikusten da 2026ko apirilaren 21ean argitaratzea LIFE 2026 proposamenak. CINEAk onlineko #EULIFE26 jardunaldi informatiboak eginen ditu 2026ko apirilaren 28tik 30era, eskatzaile posibleei laguntzeko.

Apirilaren 21ean LIFE 2026 proposamenen deialdiak argitaratu ondotik, Klima, Azpiegitura eta Ingurumeneko Europako Agentzia Exekutiboak (CINEA) onlineko jardunaldi informatibo batzuk antolatuko ditu, eskatzaile posibleak orientatzeko eta haiei laguntzeko.

LIFE 2026 jardunaldi informatiboak online eginen dira, apirilaren 28tik (asteartea) apirilaren 30era (osteguna). Martxoaren 2an irekiko dira izen-emateak. 2026rako lehentasunezko gaiak nabarmenduko dira, lau LIFE azpiprogramei buruzko informazioa emanen da, eta aholku emanen da proposamen on bat prestatzeko moduari buruz.

Ekitaldia zuzenean emanen da, eta galderei ere zuzenean erantzunen zaie, hemen: slido.com.