Datorren martxoaren 18an, Interreg POCTEFA 2021-2027 programaren 2. deialdi klasikoan, proiektu txikietarako deialdian, EsCaT2 deialdian eta AFME deialdian onetsitako proiektuetako erakunde bazkideei zuzenduriko mintegia eginen da Iruñean.

Iruñeko Nafarroa Arena pabilioian (Aizagerria plaza, 1) eginen da ekitaldia, 9:00etatik 16:00etara (gutxi gorabeherako ordutegia), eta hemen kontsultatzen ahal da behin-behineko agenda.

Ekitaldia teknikoa izanen da, formatu hibridokoa (presentziala eta onlinekoa), eta POCTEFA proiektuak modu eraginkorrean kudeatzeko funtsezko alderdiak landuko dira. Mintegia bereziki erabilgarria izanen da lehenbizikoz POCTEFA programako proiektu batean parte hartzen duten erakundeentzat.

Hona hemen proiektuetako erakunde bazkideek izena emateko esteka: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScVJ5LpegfjesFdpXnrP1ESljbdtAM_tAIdeQATvgqyLvKLSg/viewform.

Aretoaren edukiera dela eta, proiektu bakoitzeko 2 pertsonak bakarrik ematen ahal dute izena. Taldeburuek eta proiektuko erakunde bazkideek parte hartzen ahal dute, betiere proiektuko bi partaideren muga errespetatzen bada. Martxoaren 13a baino lehen eman behar da izena.

Online ere jarraitu daiteke ekitaldia; ekitaldirako egun batzuk falta direnean emanen dugu estekaren berri. Ekitaldia online jarraitzeko, ez da beharrezkoa izena ematea.

Proiektuak eraginkortasunez kudeatzeko gakoak azalduko dira jardunaldian: gastuaren hautagarritasuna, adierazleak, kontratazio publikoa, komunikazioa, etab.