Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak eta Guy Parmelin Suitzako Konfederazioko presidenteak EBren eta Suitzaren arteko harremanak sendotu eta zabaltzeko akordioen multzo zabal bat sinatu dute gaur. EBrako eta Suitzarako esparru moderno bat ezartzen du 460 milioi kontsumitzaileko funtsezko sektoreetako merkatu baterako sarbide arina erraztuko duen akordio-multzoak, eta, hari esker, irabazi ekonomikoak izanen dituzte bi alderdiek.
Arauak harmonizatuko direnez modu estuan integraturiko eremuetan, segurtasun juridikoa areagotuko da, osasun- eta elikadura-produktuen eta beste salgai batzuen salerosketa erraztuko da eta mugaz gaindiko hornikuntza erraztuko da mugaren bi aldeetako enpresentzat. Gainera, arau koherenteagoak bermatuko dira EBren eta Suitzaren artean mugaz gaindi bizi diren, lan egiten duten eta ikasten duten pertsonentzat. Multzoan jasotako eremuen inguruko legeak lantzen lagunduko du Suitzak, eta arau horietan eragiteko aukera izanen du, formulatzen diren heinean.
Akordio-sinatze urrats garrantzitsua da multzo orokorra berresteko prozesua burutzeko, eta aukera emanen die bi alderdiei beren berreste-prozesuetan aurrera egiteko.
Informazio gehiago eskuratzen ahal da galde-erantzunen dokumentuan eta prentsa-oharrean.