Planteatutako jarduketak Europak, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak eta autonomia erkidegoek finantzatutako LIFE HEZEGUNEAK programa europarraren barnekoak dira, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak bultzatzen ditu eta Orekanek zuzentzen ditu. Zehazki, Foru Komunitateko jarduketak gauzatzeko ekarpena honela banatzen da: % 42 Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa, % 29,3 Nafarroako Gobernua eta % 28,7 Europa.
Europako LIFE HEZEGUNEAK programak hamar urteko iraupena izanen du, 2026tik 2035era arte, eta Estatuko 17 autonomia erkidegoetan jarduketak egitea aurreikusten du, ahalik eta eraginik handiena izateko. Proiektuaren bazkide/elkartu gisa eskualdeko 14 gobernu hauek parte hartzen dute: Andaluzia, Aragoi, Asturias, Kantabria, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa, Katalunia, Valentzia, Galizia, Madril, Murtzia, Nafarroa, Euskal Autonomia Erkidegoa (Arabako eta Gipuzkoako foru aldundien bidez) eta Errioxa. Zehazki, Nafarroan Orekan arduratuko da lurraldean identifikatutako eta lehenetsitako hezeguneak lehengoratzeko jarduketak egiteaz.
Nafarroako jarduketei begira, iragazki berdea lizitatu aurretik, Orekan sozietate publikoak iragazki horren eraginpean egonen diren lurzatien eskubideak eskuratzea kudeatuko du.