Zorionak Juvenes Translatores ikastetxeen arteko itzulpen lehiaketako aurtengo 27 irabazleei: irabazle bat EBko herrialde bakoitzeko!

Irabazleak hautatzea ez da lan erraza izan, proposamenek aparteko kalitatea izan baitute. Aurtengo edizioak errekorra lortu du: 716 ikastetxetako 3.004 parte-hartzaile, eskuragarri zeuden 552 hizkuntza-konbinazioetatik 155etan itzuli dutenak. Gaia honako hau izan da: «Hizkuntzetatik paisaietara: Europako bidaiak elkar ulermenerantz».

Itzulpeneko Zuzendaritza Nagusiak urtero antolatzen du lehiaketa hau Juvenes Translatores 2007az geroztik, hizkuntzen ikaskuntza sustatzeko eta gazteei itzultzaile-lanaren esperientzia eskaintzeko.

Informazio gehiago