Europako Batzordeak beste ikerketa formal bat hasi du X-ren kontra, Zerbitzu Digitalen Erregelamendua betez. Aldi berean, Batzordeak luzatu egin du 2023ko abenduan hasitako ikerketa, X-k gomendio-sistemen arriskuen kudeaketaren arloan dituen betebeharrak betetzeari buruzkoa.
Ikerketa berriak baloratuko du ea enpresak behar bezala ebaluatu eta arindu dituen Grokek X aplikazioan dituen funtzionaltasunak EBn hedatzearekin lotutako arriskuak. Horrek barne hartzen ditu EBn legez kanpoko edukiak zabaltzearekin lotutako arriskuak, hala nola sexualki esplizituak diren eta manipulatuta dauden irudiak, adingabeen sexu-abusuko materiala izan dezaketen edukiak barne.
Badirudi arrisku horiek hezurmamitu egin direla, eta horrek kalte larriak eragiten ahal dizkie EBko herritarrei. Hori ikusita, Batzordeak X-k Zerbitzu Digitalen Erregelamenduaren betebeharrak betetzen dituen ikertzen jarraituko du.
Henna Virkkunenek, Subiranotasun Teknologikoaren, Segurtasunaren eta Demokraziaren presidenteorde exekutiboak, zera adierazi du: «Emakumeen eta haurren deepfake sexualak degradazio bortitz eta onartezina dira. Ikerketaren bidez, X-k Zerbitzu Digitalen Erregelamenduaren legezko betebeharrak bete dituen zehaztuko dugu, edo, aitzitik, Europako herritarren eskubideak, emakumeenak eta haurrenak barne, bere zerbitzuaren albo-kaltetzat hartu dituen».
Online kontsultatzen ahal duzu prentsa-oharra.