Europar Batasunak eta Europako Kontseiluak aitzindari-talde bat finantzatzeari buruzko akordio bat sinatu dute, Ukrainaren aurkako Eraso-krimenerako Auzitegi Berezia ezartzeko, Europako Kontseiluaren esparruan.

Baterako proiektuaren helburua Auzitegi Bereziaren oinarri instituzionalak, logistikoak eta antolakuntzakoak prestatzeko talde bat sortzea da, Ukrainaren aurkako eraso-krimenagatik goi-kargudun politiko eta militarrak prozesatzeko zeregina izanen duena.

Proiektu bateratua Europako Kontseiluak kudeatuko du. Oinarriak ezarriko ditu Auzitegi Bereziko epaileak eta fiskala hautatzeko, bai eta prozedura- eta froga-arauak eta kudeaketa judizialeko sistema garatzeko ere.

Aitzindari-taldeak, halaber, alderdi interesdunen parte-hartzea bultzatuko du, Auzitegi Bereziari emandako laguntza indartzeko.

Europar Batasunak 10 milioi euro emanen dizkio Special Tribunal Advance Team (STAT) proiektuari, Europako Batzordearen Kanpo Politikako Tresnen Zerbitzuaren bidez.

Proiektuak 24 hilabete iraunen ditu gehienez, edo lana Auzitegi Bereziko Kudeaketa Batzordeari buruzko etorkizuneko Akordio Partzial Hedatuaren bidez finantzatu ahal izan arte.