Europako Batzordeak 650 milioi euro inguruko dirulaguntzak emanen ditu «Europa Konektatu» (MCE) mekanismoaren bidez, energia-azpiegituren mugaz gaindiko hamalau proiektu finantzatzen laguntzeko. Proiektu horiek funtsezkoak izanen dira EBko energia-segurtasuna indartzeko, energia berriztagarrien ezarpena eta, ondorioz, Europaren lehiakortasuna areagotuz.

Berriki hartutako sare elektrikoei buruzko Europako paketean azpimarratzen denez, interkonektibitatea hobetzea funtsezkoa da EBk energiaren prezioak murriztu ditzan kontsumitzaileendako eta industriarentzat, gure independentzia bermatzeko.

Interes komuneko proiektuen (PCI) eta elkarren intereseko proiektuen (PMI) lehen zerrendako proposamenen bigarren deialdia da. Emanen den finantzaketak deialdiko 600 milioi euroko hasierako aurrekontua gaindituko du, eta horrek 2024ko lehen deialdian izandako arrakasta eta interesa islatzen ditu.

Gainera, lehen aldiz, MCEren funtsak energia-azpiegitura kritikoen babesa finantzatzeko erabiliko dira, bai eta hidrogenoari buruzko lan-proiektuak finantzatzeko ere, sektorearen heldutasun gero eta handiagoa erakutsiz.

Informazio gehiago